Machine translation

Sektore publikorako deituta dagoen greba dela eta, HAZ eta igerilekua itxita egongo dira bihar

2026/10/07
Sektore publikoko langileak grebara deituta daude, bihar, urriak 8, egun osorako. Azpeitiko Udaleko langileek grebarekin bat egin dutenez, itxita egongo dira Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) eta igerilekua.
Sektore publikorako deituta dagoen greba dela eta, HAZ eta igerilekua itxita egongo dira bihar

Ezinbesteko tramiteetarako, Udaltzaingora jotzeko aukera izango dute herritarrek. Igerilekua itxita egongo denez, ostegunetan egiten diren kirol ikastaroak ere bertan behera geratuko dira.