Tarragonako aldundiko ordezkaritza batek Azpeitiko kultur espazioak bisitatu ditu
2026/03/12Azpeitiko kultur azpiegiturek eta kudeaketa ereduak interesa sortzen dute, eta aldiro-aldiro izaten dira bisitan etortzen diren ordezkariak. Gaur, Tarragonako aldundiko ordezkaritza bat izan da Azpeitian, Noemi Llaurado lehendakaria buru zela.
Nagore Alkorta alkatearekin elkartu ostean, Kulturaz kooperatibako kideek Sanagustin, Dinamoa sormen gunea eta Soreasu antzokia erakutsi dizkiete.
