Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Euskara

Tom Lizarazu Euskaltegian

2025/12/16
Tom Lizarazu Bulego taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea bere ibilbideaz hizketan arituko da Azpeitiko Udal Euskaltegian. Azkoitiarra gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute eta, ikasleek landu behar izaten dituzten trebetasun sortzaileei keinu eginez, ibilbideaz gain, sorkuntzaz ere galdegingo zaio Lizarazuri, elkarrizketa formatua izango baitu hitzaldiak.
Tom Lizarazu Euskaltegian
Wikimilo04

Ikasleez gain, nahi duen oro bertaratu daiteke euskaltegira. Datorren asteazkenean, abenduak 17, 18:30ean izango da