Total training ikastaroa, Urrestillan ere bai
2026/09/08Astearte eta ostegunetan izango dira saioak, 18:30ean hasita, Txikuri pilotalekuan. Izen-ematea zabalik dago.
Azpeitiko Udalak zabalik du ikasturte honetako kirol eskaintzan izena emateko epea. Aurten, igerilekuan eskaintzen diren ikastaroez gain, eskaintza berri bat ere prestatu du: urrestildarrek egindako eskaerari erantzunez, total training ikastaroa eskainiko du Txikuri pilotalekuan. Astean bitan izango dira saioak, astearte eta ostegunetan, 18:30ean hasita.
Gainerako ikastaroetan bezala, irailaren 11ra arte egongo da izena emateko aukera, Internet bidez edo igerilekuko harrerara joanda. Bazkide txartela dutenek hilean 39,69 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 69,44 euro. Ez da urrestildarrei bakarrik bideratutako eskaintza, nahi duten herritar guztiek izango dute izena emateko aukera.
