Udako kirol ikastaroak ekainaren 29an hasiko dira
2026/06/23
Amaituta edo amaitzear daude ikasturteko kirol ikastaroak: haurren igeriketa ikastaroek ekainaren 19an izan zuten azken eguna, eta helduen ikastaroak ekainaren 26an amaituko dira. Hala ere, uda garaiko eskaintzak berehala hartuko die lekukoa ikastaro horiei, erabiltzaileei jarduera fisikoarekin jarraitzeko aukera eskainiz.
Udako ikastaroen egutegia webgunean eta igerilekuko harreran dago ikusgai. Bestalde, epez kanpoko izen-emate batzuk izan direnez, hasieran argitaratutako onartuen zerrendak eguneratu egin dira. Zalantzaren bat dutenek edo informazio gehiago behar dutenek igerilekuko harreran galdetu dezakete.
Aurrera atera diren eta plaza libreak dituzten uztaileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Era berean, irailean hasiko diren ikastaroetarako izen-ematea ere zabalik dago libre dauden plazetan. Igerilekuko harreran egin behar da izen-ematea.
