Udal langileen grebak eragina izango du bihar udal igerilekuan
2026/06/03Udal langileen greba dela eta, udal igerilekuak ez du ohiko funtzionamendua izango bihar. Barruko igerilekua itxita egongo da, eta igerilekuan ematen diren ikastaroak ere bertan behera geratuko dira. Kanpoko igerilekua, ordea, irekita egongo da.
Igerilekuko kiroldegiari dagokionez, astelehenetik dago itxita, makinak aldatzen ari direlako. Ostiralerako ziren amaitzekoak lanak, baina azkenean larunbatean zabalduko dute berriro, ohiko ordutegian.
