- Azpiegiturak
Udalak aparkaleku berri bat egokituko du Nuarben
2025/09/27Astelehenean hasiko ditu Nuarbeko 27 zenbakidun etxea eraisteko lanak. Pilotaleku ondoan dago etxe hori, eta eremu horretan aparkaleku bat egingo du udalak, auzotarrek hala eskatuta.

Eraiste lanak egin ahal izateko, astelehenetik aurrera itxita egongo da errepidea ibilgailuentzat, gutxienez hiru egunez; oinezkoek, ordea, izango dute pasatzeko aukera.