Machine translation

Udaltzainburu postuaren izendapena gardentasunez  eta legezkotasun osoz gauzatu du udalak

2026/05/09
Azpeitiko Udalak argi adierazi nahi du Azpeitiko Udaltzaingoaren udaltzainburu postuaren izendapena indarrean dagoen araudia eta ezarritako prozedura guztiak jarraituz egin zela.
Udaltzainburu postuaren izendapena gardentasunez  eta legezkotasun osoz gauzatu du udalak

Alkatetzak 2021eko martxoaren 18an emandako ebazpen bidez onartu ziren postua izendapen askez hornitzeko deialdia eta oinarriak. Erabaki hori behar bezala argitaratu zen Udalaren webgunean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Prozesu osoa dagokion espediente administratiboaren, txosten juridikoen eta indarreko araudiaren arabera garatu zen.

Bestalde, 2026ko maiatzean egindako Lanpostuen Zerrendaren aldaketak ez du egoera berri bat sortzen, baizik eta amaituta eta indarrean dagoen prozedura baten ondorioak jasotzen ditu, ordura arte eguneratu gabe zegoen errealitate administratiboa islatuz.

Laburbilduz, udalak berretsi nahi du administrazio jarduera gardentasunez eta legezkotasun osoz gauzatu dela.