Uholde eta haizeteen larrialdi plana aurkeztuko du udalak asteazkenean
2026/01/22
Saio horretan, larrialdi egoera baten aurretik, unean bertan eta ondoren hartu beharreko neurriak azalduko dituzte, prebentzioa eta herritarren segurtasuna indartzeko helburuarekin.
SIE enpresa ari da udalaren larrialdi plana egiten, eta enpresa horretako ordezkari batek eta Ander Larrañaga zinegotziak emango dituzte azalpenak. Udaltzaingoko ordezkariak ere han izango dira, herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu hitzaldian parte hartzera.
Larrialdi plan osoa martxorako amaituta izatea aurreikusten da. Plan horretan, beste hainbat arriskuren aurrean nola jokatu ere jasoko da: arrisku antropikoetan (suteak, ekitaldi erraldoiak…), arrisku teknologikoetan (industrialak, kimikoak…), bidaiarien garraio arriskuetan eta abar.
