Unai Marrerori eta Oier Agirrezabalagari harrera, ostegunean
2026/04/21
Herritar asko izan dira atezainari zorionak emateko eta miresmena adierazteko gogoa agertu dutenak. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak, Lagun Onak eta Ikasberri futbol taldeekin batera, harrera ekitaldi bat antolatuko du. Ostegunean izango da, apirilak 23, 19:00etan, plazan.
Realaren garaipen historiko horren atzean, ordea, jende askoren ahalegina dago. Unai Marrerorekin batera, bada beste azpeitiar bat ere Realaren gizonezkoen talde nagusian: Oier Agirrezabalaga prestatzaile fisikoa. Haren lana isilpekoagoa den arren, funtsezkoa da futbolarien errendemimenduan, eta osteguneko ekitaldian lan horren aitortza jaso ahal izango du hark ere.
Ekitaldi xumea izango da, baina udaletxeko balkoira atera eta herritarrak agurtzeko aukera izango dute Marerrok eta Agirrazabalagak. Jantzi kamiseta txuri-urdinak eta animatu plazara ostegunean.
