Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Haur eta gazteak
  • Kirola

Urriaren 1ean hasiko da Gazte Kirol Programa

2025/09/04
Behin baino gehiagotan aipatu izan da Lehen Hezkuntza amaitu ostean, hots, DBHra igarotzen diren ikasleen artean, "hutsunea" dagoela federatua ez den kirolaren alorrean. Horregatik, Gazte Kirol Programaren helburua da aukera bat ematea lehiarik gabeko jarduera fisikoa eta kirol ezberdinak egin nahi dituzten ikasleei.
Urriaren 1ean hasiko da Gazte Kirol Programa

Azpeitiko Udalaren Jarduera fisikoko eta Kiroletako zerbitzuak bultzatzen du Gazte Kirol Programa. Eskaintza erakargarria osatu nahi da, lehiakortasuna alde batera utziz, interesdunak talde baten barruan senti daitezen: ondo pasatzeko, sasoian egoteko, jarduera fisikoa eta kirola egiteko beste modu batzuk ezagutzeko, euren aisialdi denbora aktiboki eta euren kabuz kudeatzeko beharrezko ezagutzak jasotzeko…

Horretarako, hainbat kirol jarduera praktikatzeaz gain, herriko kirol baliabideak zein diren eta herrian kirola egiteko zein aukera dituzten erakutsiko zaie, herriko eragileekin elkarlanean.

Bi aukera aurreikusi dira, egun eta ordutegi desberdinekin:

  • 1.- Hedatze programa (doan): astearteetan, 15:00-16:30. Urritik-abendura bitartean izango da, baina taldea sortuz gero, luzatzeko aukera egongo da.

*Izen-ematea eta informazioa ikastetxeko idazkaritzan eskura daitezke.

  • 2.- GKP programa (15€/hilean): asteazkenetan, 18:30-20:00. Urritik-maiatzera bitartean izango da. Topagunea: Izarraizpe ikastolako frontoi estalia.

*Izen-ematea: igerilekuan (Kontu korrontearen zenbakia eta titularraren datuak aurkeztu behar dira).

*Informazioa: azpeitiagaztekp@gmail.com / telefonoa: 943 81 30 69

Programaren edukia nahien arabera moldatzen joan daitekeen arren, egingo diren jardueren artean ondorengoak aipa daitezke: paddle-tenisa, boleibola, bizikleta, egokitze fisikorako saioak, igeriketa..