Urte Zahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu du udalak
2024/12/30
Gauerdiko kanpaikadak entzun bezain pronto, suziriak botatzeko ohitura du zenbaitek, baina halakorik ez egiteko gomendatu du udalak, batik bat etxe barruetatik. Izan ere, zenbait herritan ezbeharrak larriak gertatu izan dira suzirien eraginez.
Gogoratu behar da herriko etxe batzuek egurrezko egitura dutela; horrez gain, zaratarekiko hipersentsibilitatea duten herritarrentzat eta animalientzat ere oso desatsegina izaten da suzirien zarata.
