- Udala
Urteko lehen udalbatzarra, asteartean
2026/01/09Besteak beste, Azpeitiko Udalaren Klima eta Energia Plana landuko dute. Urtarrilaren 13an, ohi bezala, 19:00etan hasiko da udalbatzarra.
Gai zerrenda:
1.- 2025eko abenduaren 2an eta abenduaren 18an egindako udalbatzaren aktak onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren Klima eta Energia Plana onartzea.
3.- Alkatetzak 2025eko abenduaren 19an emandako ebazpenaren berri ematea, 2025-KALD[1]000005-00 kreditu gehigarrien espedientea onartuz.
4.- Alkatetzak 2025eko abenduaren 16an emandako ebazpenaren berri ematea, Alkatetzaren eginkizunak lehen alkateordeari eskuordetzeari dagokionez.
5.- Alkatetzak 2025eko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.
6.- Galdera eta erreguak.
