Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Haur eta gazteak

Zabalik dago Gabonetako ekintzetan parte hartzeko izen ematea

2025/12/05
Aurtengo Gabonak gainean ditugun honetan, Udal Gazteria Sailak prest ditu opor egun horietarako ekintzak. Bai ludoteketatik antolatutakoak (5-12 urte), bai Gaztelekutik antolatutakoak (12-18 urte) abenduaren 22an, 23an eta 26an izango dira
Zabalik dago Gabonetako ekintzetan parte hartzeko izen ematea
  • Ludoteketako eskaintza

Abenduaren 23an egunpasa egingo dute; adinaren arabera, Tximiparkera (HH5-LH2) edo Bizkaia Parkera (LH3-LH6) joango dira. Beste bi egunetan, goiz ekintzak egingo dituzte. Ekintza guztien kostua 15 eurokoa izango da, eta abenduaren 13ra arteko epea egongo da izena emateko. Izen-ematea online egitea lehenetsiko da, lotura honen bidez. Hala ere, Gazte Informazio Bulegoan aurrez aurre izena emateko aukera ere izango da.

  • Gaztelekuko eskaintza

Gaztelekutik, Txuri Urdin izotz jauregira joango dira, haiek ere abenduaren 23an. 09:30-14:30 ordutegia izango du ibilaldiak. Beste bi egunetan, nerabeekin beraiekin adostutako ekintzak egingo dituzte: zine emanaldia eta poltsa tailerra. Txuri Urdineko irteerak 15 euro balioko du, eta abenduaren 13ra arteko epea egongo da izena emateko. Gainerako ekintzak doakoak izango dira, baina parte hartzeko izena eman behar da, abenduaren 20a baino lehen. Lotura honen bidez eman daiteke izena. 

Gazteria Sailak, Urrestillan ere antolatuko ditu ekintzak, hango umeen gozagarri.

Izena eman ahal izateko galdetegiak eta bestelako informazioa ikastetxeen bidez ere jasoko dute gurasoek. Edozein zalantza izanez gero, deitu 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara edo idatzi mezu elektronikoa gazteria@azpeitia.eus edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikoetara.