Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Ongizatea
  • Adinekoak

Zaintza gaietan, zertan ari dira beste toki batzuetan?

2025/11/21
Hernanin eta Usurbilen martxan jarri dituzten proiektuak azalduko dituzte bi herri horietako udal ordezkariek. Horrez gain, Pactos de Iruñea eta Banku Partekatua egitasmoak aurkeztuko dituzte.
Zaintza gaietan, zertan ari dira beste toki batzuetan?

Zaintza Denontzat prozesuaren barruan, hiru ekitaldi antolatu dira azarorako; aurrena, heriotzari buruzko kafe tertulian egin zuten San Martin egoitzan, Lori Anne Thompson Psikologian doktoreak gidatuta; astearte honetan, berriz, Azpeitian dauden zenbait zaintza baliabide ezagutzeko aukera izan zen; hirugarren hitzordua datorren asteartean (azaroak 25) izango da, Azoka Plazako aretoan, 16:30ean hasita.

Gizarteko erronka handienetakoa da biztanleriaren zahartzea. Horregatik, era askotako proiektuak jarri dira martxan han eta hemen, adinekoen bizi kalitatea hobetu nahian. Azpeitirako inspiragarriak izan daitezkeen kanpoko esperientzia batzuk ezagutzea izango da astearteko saioaren helburua.

Ez da ezinbestekoa izena ematea, baina antolakuntza errazteko, komenigarria da. Lotura honetan egin daiteke, edo Gizarte Zerbitzuetara deituta: 943 15 71 92. Itzulpen zerbitzua eskainiko da, eta behar duenak izena emateko bide berberak erabili behar ditu eskaera egiteko.