Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Kirola

Zenbait ohar, kirol abonuak berritu ahal izateko

2025/12/10
Urte amaierarekin batera, 2026ko urteko abonuak berritzeko lanari ekingo dio Azpeitiko Udalak. Hori horrela, abonu sistemaren inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkie bazkideei.
Zenbait ohar, kirol abonuak berritu ahal izateko

Alde batetik, Azpeitiko Kirol Saileko instalazioen bazkidetzan hobaria jasotzen dutenek agiriak eguneratu beharko dituzte (lan-bizitza agiria, errenta aitorpena...), hobaria jasotzen jarraitu ahal izateko. Agiriak abenduaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira. Agiriak jaso ezean, ezingo dira ezarri orain arte jasotako hobariak.

Bestalde, 18 eta 30 urte bitarteko bazkideek, sendiko abonuan mantendu nahi izatekotan, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, ikasle matrikula aurkeztuz. Gogoratu sendiko abonuan egoteko baldintza: familia unitatetzat hartzen dira urtarrilaren 1ean etxe berean erroldatuta daudenak, eta 18-30 urteko seme-alabak ere bai, baldin eta diru iturririk ez badute. Agiriak igerilekuko harreran edo adminisigerilekua@azpeitia.eus helbide elektronikoan aurkeztu daitezke.

Bestetik, abenduaren 28ra arteko epea egongo da urteko kuotan baja emateko. Horretarako, baja orria aurkeztu beharko da igerilekuko harreran. Baja eman ezean, 2026ko bazkidetza automatikoki berrituko da.

Horrez gain, kuota ordainketa bakarrean egin nahi izanez gero, hala adierazi beharko da. Bestela, automatikoki, hilabeteko kuoten bitartez egingo da abonuaren ordainketa. 2026ko kuotek %5eko igoera izango dute.