- Kirola
- Kultura
Zenbait udal zerbitzu, berriro martxan
2025/08/18Egun batzuk itxita egon ostean, berriro zabalik daude barruko igerilekua, kiroldegia eta liburutegia, abuztuko ordutegiarekin.

Barruko igerilekua, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; igandetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara egongo da igerirako aukera. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegia izango du barruko igerilekuak.
Kiroldegiko instalazioak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik. Larunbat eta igandetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara arteko ordutegia izango dute. Kiroldegia irailaren 8an itzuliko da ohiko ordutegira.
Udal liburutegia 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik abuztuan, astelehenetik ostiralera. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegia izango du.