Zorionak, Francisca Egiguren!
2026/02/18100 urte egin ditu gaur Francisca Egigurenek, eta alaba eta bilobak lagun zituela, udaletxera etorri da. Udalaren izenean, lore sorta bat jaso du opari, baita Done Jakue kalearen eta parrokia aurreko Lurdesko Ama Birjinaren irudia duen oroigarri bat ere. Segi horrelaxe urte askoan!
