Machine translation

Zorionak, Margarita Aizpuru!

2026/02/23
Egun handia da gaur Margarita Aizpururentzat, ez baitira egunero 100 urte betetzen. Seme-alaba eta bilobekin batera ari da ospatzen, eta Nagore Alkorta alkatearen bisita ere izan du. Udalaren izenean, lore sorta bat oparitu dio, eta Elosuko Egixa txabolaren eta Azpeitiko plazaren irudia dituen oroigarri bat ere bai. Urte askoan, Margarita!
Zorionak, Margarita Aizpuru!