Machine translation

Zorionak, Teresa Alberdi!

2026/01/18
Egun berezia da gaurkoa Teresa Alberdirentzat, 100 urte egin baititu. Nagore Alkorta alkatearen bisita izan du eguneko zentroan, eta lore sorta bat eta jaiotetxearen irudidun oroigarri bat jaso ditu opari udalaren izenean, etxekoak ere ondoan zituela.
Zorionak, Teresa Alberdi!

Txokolatezko tartaren gaineko kandelei putz egitera ere animatu da, 'Zorionak' abestia entzuten zen bitartean.