Machine translation

‘Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian’ liburuaren aurkezpena egingo dute urriaren 2an

2026/09/24
Azoka Plazan izango da aurkezpen-solasaldia, 18:30ean, eta Jakoba Errekondo eta Markel Arriolabengoa egileek parte hartuko dute. Azpeitiko Udalaren laguntza jaso du liburuak.
‘Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian’ liburuaren aurkezpena egingo dute urriaren 2an

Euskal Herriko zuhaitz espezieei buruz gehiago jakin nahi dutenek aukera ederra izango dute, urriaren 2an, ostiralez, Azpeitian. Izan ere, Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua aurkeztuko dute Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak, Azoka Plazan, 18:30ean hasita.

Errekondok eta Arriolabengoak Iñaki Etxebesterekin eta Dani Blanco argazkilariarekin batera ondu dute liburua. Besteak beste, zuhaitz eta arbolen inguruko jakintza orokorrak bildu dituzte lanean: zuhaitzaren eta arbolaren egitura eta izendapena, ekologia, zuhaitzekin lana, ilargia, basogintza, paisaia eta erabilerak.

Euskal Herriko 116 zuhaitz eta arbola espezie ageri dira liburuan, eta bakoitzaren ezaugarriak, erabilerak, bitxikeriak, gaitzak eta izurriteak azaldu dituzte. Edukia 1.096 argazkik, 100 ilustraziok eta 86 mapak osatzen dute. 

Urriaren 2ko saioa liburua argitaratu duen Argia aldizkariarekin batera antolatu du udalak. Hain zuzen, liburuaren laguntzaileetako bat da Azpeitiko Udala.