Machine translation

250 haur eta nerabe Aste Santuko ekintzetan

2026/03/30
Opor-egunak izan arren, herriko beste umeekin jolasteko aukerarik ez zaie faltako gaztetxoei. Gaur hasi dituzte Aste Santuko ekintzak, eta HH5-LH6 adin tarteko ia 196 ume ari dira parte hartzen. Horrez gain, 50 nerabeko talde bat Hontza Xtremera joan da.
250 haur eta nerabe Aste Santuko ekintzetan

Udal Gazteria Sailak antolatutako ekintzak asteazkenera arte egongo dira martxan. Gaur nerabeek bezala, bihar txikienek izango dute egun osoko ibilaldia.  HH5, LH1 eta LH2ko umeak Basondora joango dira; LH3-LH6koak, berriz, Garaionera. Nerabeek karta jolasak eta mendi irteera izango dituzte hurrengo bi egunetan.

Familia Txokoa ere zabalik

Eskolara itzuli arteko egunak ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko, kiroldegiko Familia Txokoak ere irekita jarraitzen du. Apirilaren 2tik 6ra (jaiegunak), 11:00etatik 12:30era arteko ordutegia izango du; apirilaren 7tik 12ra, berriz, 11:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. 0-6 urteko umeei zuzendutako espazioa da kiroldegiko Familia Txokoa.

Horrez gain, gogoratu, astelehenetik ostiralera, Iturritxiki ludoteka (Done Jakue kalean) zabalik egoten dela 0-3 urte arteko umeekin joan ahal izateko.