Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Hezkuntza

Euskal Herriaren historian murgiltzeko lau saio

2025/09/11
Euskal Herriaren gaur egungo errealitatean eragin duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak ezagutu nahi dituztenek aukera ederra izango dute urrian, 'Euskal Herriaren Historia' izeneko ikastaroa antolatu baitu udalak, Urolakoen Nafar Zuzterrak elkartearen laguntzarekin.
Euskal Herriaren historian murgiltzeko lau saio

Nabarralde fundazioko Beñi Agirre ariko da irakasle, eta Antzinarotik gaur egunera arteko aldia landuko dute. Lau saiok osatuko dute ikastaroa, eta datak jarrita daude: urriaren 4an, 21ean, 28an eta azaroaren 4an izango dira, astearteetan, Basazabal jauregian. 18:00etatik 20:00etara arteko ordutegia izango dute. Azpeitian erroldatuta daudenentzako prezioa 13,20 euro izango da, eta Azpeitian erroldatuta ez daudenek 16,40 euro ordaindu beharko dituzte. 

Izena eman nahi dutenek galdetegia bete eta udaleko Hezkuntza Zerbitzuan entregatu behar dute, ordainagiriarekin batera, urriaren 1a baino lehen. Bi aukera daude horretarako: posta elektroniko bidez (hezkuntza@azpeitia.eus) edo aurrez aurre (udaletxeko bigarren solairuan).

Literatura, Arte eta Historia ikastaroa ere bai

Era berean, bosgarren urtez jarraian, Literatura, Arte eta Historiako ikasgaiak ere eskainiko ditu udalak, Deusto unibertsitatearekin lankidetzan. Urriaren 6an hasiko dute ikasturtea, Basazabal jauregian, eta ekainera arteko iraupena izango du. Aurtengoan, gaur egungo Literatura, Arte eta Historiako ikasgaiak emateaz gain, musika eta zinema ere landuko dituzte.

Deusto unibertsitateko irakasleek gidatuko dituzte saioak, eta astelehenero izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea irailaren 15etik 26ra izango da. Izena eman nahi dutenek galdetegia bete eta Hezkuntza Zerbitzuan entregatu behar dute. 40 euro ordaindu beharko da ikastaro osoa (Azpeitian erroldatuta ez daudenek 50 euro).

Ikastaroetan pertsonen ahalduntzea aktibatu nahi da, aldez aurreko prestakuntza akademikoa alde batera utziz. Horrela, helduen prestakuntza eta aisialdirako esperientziak berrikuntza sozialeko, garapen pertsonaleko eta hobekuntza komunitarioko prozesuak sortzen dituzten gune bihurtzen dira.