Machine translation

Markesinak aldatzen hasi dira gaur Sanjuandegin

2026/04/07
Autobus zerbitzuan ez da aldaketarik izango; behin-behineko markesinak jarri ditu udalak berriak muntatu bitartean, eta betiko lekuetan geratuko dira autobusak
Markesinak aldatzen hasi dira gaur Sanjuandegin

Igerileku aurreko obrek aurrera jarraitzen dute. Urtarrilean hasi zituen udalak jolas parkeko estalkia handitzeko lanak, eta orain hurrengo faseari ekin dio: autobus geltokietako markesinak aldatzeari. Julian Elortzako eta Trenbidearen Museoko geltokietan dauden bezalakoak izango dira berriak.

Zaharrak kendu eta berriak jarri bitartean, behin-behineko markesinak jarri ditu udalak; horregatik, ohiko geralekuak izango dituzte autobusek.

Behin markesinak jarritakoan, igerileku aurrerako aurreikusitako obraren azken faseari ekingo diete: geltokitik igerileku aurrera arteko espaloia berritzeari. Orduan ere ohiko lekuetan geratuko dira autobusak.

Obra osoak 330.000 euroko aurrekontua du.