- Kultura
Organo erromantikoaz gozatzeko zikloa
2025/09/30Gaur goizean aurkeztu dute, Bergaran, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXVI. edizioa. Ohi bezala, Azpeitiko, Azkoitiko eta Bergarako udalek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Fray Joseph Echevarria elkartearekin batera antolatuko dute, eta hiru emanaldiz gozatzeko aukera izango da Azpeitian.

Loiolako basilikan izango dira kontzertuak, 19:30ean hasita, urriaren 3an, urriaren 10ean eta urriaren 17an. Juan de la Rubiak (organista) emango du lehen kontzertua; Loreto Aramendik (organista), Sarah Perarnaudek (organista) eta Jorge Pachecok (perkusioa) bigarrena; eta Matias Sagresasek (organista) eta Lucia Gomezek (mezzosopranoa) hirugarrena.
Kontzertuetako egitarauei, artistie nahiz Azkoitian eta Bergaran ere izango diren kontzertuei buruzko informazio guztia eskuorri honetan aurki daiteke.