wrapper

2017/03/27

Xaputar xake kirol klubarekin hitzarmena

Gaia: Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Xaputarrak Xake Kirol Klubaren arteko 2016ko Hitzarmena: Xake taldeari Udalaren lokala lagatzea.

Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Xaputarrak Xake Kirol Klubak hitzarmena sinatu zuten 2016ko maiatzaren 31an, Udalak bere jabetzakoa den Baigera eraikineko goiko solairua Xake taldeari lagatzeko.

Hitzarmen honen helburua da Azpeitiko Xaputarrak Xake Kirol Klubak bere jarduera modu egokian garatzeko lokala izatea, Azpeitiko herrian kirol hau sustatzeko egiten duen ahalegina kontuan izanda.

Lagapenak bi urteko epea izango du, izenpetu zen egunetik aurrera. Lagapena, besterik gabe, urtebeteko epeaz luzatu ahalko da eta gehienez hamar urtera arte, betiere bi aldeetako batek aurretiaz (hiru hilabete) salatzen ez badu.

Hitzarmena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea