Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Haur eta gazteak
  • Kultura

Gabon giro betean

2025/12/09
Joan den ostiralean piztu zituzten Gabonetako argiak, eta dagoeneko igartzen da giro berezi bat herriko kaleetan. Udalak eta herriko eragileek egitarau oparoa prestatu dute datozen asteetarako.
Gabon giro betean

Gaur goizean aurkeztu dute programa udal zinegotzi eta teknikariek, Bertan Merkatari Elkarteko eta Kulturaz kooperatibako ordezkariekin batera.

Pisu berezia izango dute haur eta nerabeei zuzendutako ekintzek eta familian egitekoek; besteak beste, Gazteria Sailak antolatuko dituen jarduerak, Izarraitz frontoiko haur parkea, Ekoetxeko Trukegunea, modaren iraultza jarduera eta escape box-a, zine emanaldiak, txotxongilo tailer familiarra, nerabeentzako Kirolaz Blai eta dantza garaikideko hastapen saioak eta abar izango dira herriko gazteenentzat.

Hala ere, Gabonetako egitaraua adin guztietako jendearengana iristea nahi da. Horri lotuta, asteburu honetan bertan, bi ekitaldi izango dira. Larunbatean, Gabonetako Azoka egingo dute plazan, Bertanek eta Artiekin artisau elkarteak antolatuta. Guztira, hogei postu egongo dira, 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Igandean, berriz, Abraham Cupeiroren kontzertua izango da Soreasu antzokian. Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Agus Barandiaran eta Oiasso Kamerata izango ditu lagun musikari galiziarrak, Ahaztutako soinuak emanaldian. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Olentzero eta Mari Domingi eta Errege Magoak

Gabonetan zerbaitek ilusioa pizten badu, Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak eta Errege Magoen kabalkadak pizten dute. Aurreko urteetan bezala, abenduaren 24an, 12:30ean, San Martin egoitzatik abiatuko da Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, eta 13:00etan iritsiko dira plazara. 

Urtarrilaren 4an, pajeek haurren gutunak jasoko dituzte udaletxe azpian, 17:30etik aurrera. Biharamunean, Errege Magoak Lasaotik barrena etorriko dira, txu-txu trenez. Parrokian geldialdi bat egin ostean, 19:00etan abiatuko da igerilekutik, eta 20:00ak bueltan igoko dira udaletxera, hitz batzuk esatera.

GABONETAKO EGITARAUA

  • Abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra. Trukegunea eta arropa bilketa. 10:00–14:00 eta 15:00–18:00. Ekoetxean.
  • Abenduak 13 (larunbata). Gabonetako azoka eta 'Izan Moxal' marrazki txokoa.10:00-20:00 Plaza Nagusian.
  • Abenduak 14 (igandea). Abraham Cupeiroren kontzertua. 18:00. Soreasu antzokian. Sarrera: 18 €.
  • Abenduak 22 (astelehena). Zinea: Tom y Jerry, Aventura en el Tiempo. 16:30. Soreasu antzokian. Sarrera: 4,5 €.
  • Abenduak 22, 23 eta 26. Gazteria ekintzak.
  • Abenduak 24 (asteazkena). Olentzero eta Maridomingiren etorrera. 13:00. Plaza Nagusian.
  • Abenduaren 24tik 30era. 'Izan Moxal' marrazki erakusketa. Sanagustin kulturgunean.
  • Abenduaren 25etik urtarrilaren 7ra. Jaiotza. Astelehenetik larunbatera, 17:30-20:00; igandeetan eta jaiegunetan, 11:00-12:15 13:15-14:00 eta 17:30-20:00. Sebastian Deunaren parrokian.
  • Abenduak 27 (larunbata). Melodiaren itzala, txotxongilo tailer familiarra. 10:00. Dinamoa sormen gunean. Sarrera: 5 €. Adina: 5 urtetik gorakoentzat
  • Abenduak 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 3 eta 4. Jasangarritasuna ezagutzen (jolas autogidatua). 11:00-12:30. Ekoetxean.
  • Abenduak 27, 28, 29, 30, urtarrilak 3 eta 4. Terminus familiak 'Escape Box'. 16:00-17:30. Ekoetxean. Izena emateko lotura.
  • Abenduak 27 (larunbata). Amalurra ikuskizuna Txantreako konpartsarekin. 16:30ean. Soreasu antzokian. Sarrera: 13.
  • Abenduak 28 (igandea). Zinea: Super Charlie. 16:30. Soreasu antzokian. Sarrera: 4,5 €.
  • Abenduaren 22tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era. Familia Txokoa. 11:00-19:00. Kiroldegian.
  • Abenduak 24, 31 eta urtarrilak 6. Familia Txokoa. 11:00-12:30. Sarrera: 2 € (bazkideentzat doan). Adina: 8 urte arte.
  • Abenduak 29 (astelehena). Dantza garaikideko hastapenak. 11:00-13:00. Dinamoa sormen gunean. Adina: LH5 - LH6 eta DBH1 - DBH2. Izena emateko lotura.
  • Abenduak 30 (asteartea). Kirolaz Blai. 10:00-13:00. Kiroldegian. Adina: LH5-LH6 eta DBH1-DBH2. Izena emateko lotura.
  • Urtarrilak 2 eta 3. Gabonetako haur parkea. 16:00-20:00. Izarraitz frontoian. Sarrera: 3 €. Adina: 10 urte arte.
  • Urtarrilak 4 (igandea). Zinea: Tigre galdua. 16:30. Soreasu antzokian. Sarrera: 4,5 €.
  • Urtarrilak 4 (igandea). Erregeen pajeak. 17:30. Udaletxeko arkupean.
  • Urtarrilak 5 (astelehena). Errege magoen kabalkada. 19:00. Igerileku aurretik.