Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Dirulaguntzak eta bekak
  • Ekonomia

Urriaren 15ean amaituko da sustapen ekonomikoko laguntzak eskatzeko epea

2025/10/02
Herriko ehun ekonomikoari laguntzeko egiten duen ahaleginari eutsiz, Azpeitiko Udalak 400.000 euro bideratuko ditu aurten ere sustapen ekonomikoko laguntzetara. Eskaerak egiteko epea zabalik dago, eta urriaren 15era arteko epea egongo da horretarako.
Urriaren 15ean amaituko da sustapen ekonomikoko laguntzak eskatzeko epea

Udalak uztailean jakinarazi zituen aurtengo aldaketa nagusiak  zein diren: besteak beste, nekazaritza, abelazkuntza edo basogintza jardueretan, laguntzak jaso ahal izateko, nahikoa izango da Nekazaritzako Lan Unitatea 0,5-ekoa izatea (lehen gutxienez 1 eskatzen zen); Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeetan ere aukera gehiago sartu dira, eta epigrafe horietan ez dauden jardueren eskaerak aztertzeko aukera ere zabalik utzi da; lanaldi-erdi mugagabean dauden langileak lanaldi oso mugagabera igarotzea ere lagunduko da.

Ohi bezala, lau lerrotan banatu da dirulaguntza programa:

  • Zerbitzu sektorean eta/edo lehen sektorean jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak. 100.000 €
  • Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak eta inbertsioak, bai industria sektorean zein eraikuntza sektorean sustatzeko dirulaguntzak. 160.000 €
  • Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueratan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak. 65.000 €
  • Lehen sektorean, zerbitzuen sektorean, ostalaritzan nahiz industrian kontratazioak egiteko dirulaguntzak. 75.000 €

Sustapen ekonomikoko laguntzen bidez, honako helburu hauek bultzatu nahi izaten ditu udalak.

  • Enpresak sortzea eta haztea eta enplegua sortzea.
  • Garapen eta aukera espazio berriak sortzea ekintzaileentzat eta enpresentzat.
  • Berrikuntza bultzatzea ekintzailetzan eta ekintzailetza kulturaren sustapenean.
  • Jarduera ekonomiko eta soziala sustatzea, proiektu berritzaileen bidez.
  • Herriko Alde Zaharra biziberritzea.
  • Trantsizio energetikorako laguntza ematea.
  • Enpresetako eta merkataritzako kontratazioak bultzatzea.


LAGUNTZEI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA