wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Azaroaren 4ean Siriako errefuxiatuez egin behar zen bilera atzeratu egin da

Azpeitiko Udalak, Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herri izatea onartu zuen iraileko udalbatzan. Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertu ondoren, Euskal Herriko beste udal eta erakundeekin harremanetan jarri zen Udala modu koordinatuan lan egiteko eta herritarrekin bilera egitea adostu zen. Bilera hori azaroaren 4ean egitea aurreikusten bazen ere, atzeratu egingo da. Izan ere, errefuxiatuen gaia Gipuzkoan koordinatzen ari ziren eragileak aldatu egin dira, orain arte Gurutze Gorria ari zen arduratzen baina orain, errefuxiatuen laguntzarako CEAR elkartea da arduraduna. Udalak CEAR elkartearekin zehaztu behar du data berria, eta behin konkreatutakoan, azpeitiarrei jakinaraziko zaie.

Gehiago irakurri

Behar gehien dutenei zuzendutako arropa bankua abian jarri dute elkarlanean, Udalak eta Elkar-ekin taldeak

arropabankua

Azpeitiarren ongizatea bermatzea da Azpeitiko Udalaren lehentasuna. Are gehiago, behar larria duten azpeitiarren ongizatea. Horregatik, behar gehien dutenei zuzendutako arropa bankua abian jarri du Udalak, Elkar-ekin taldearekin elkarlanean. Arropa bankuaren zerbitzua Soreasuko Elkargunean eskaintzen da eta herriko 170 herritar eta familiari banatuko dizkiete arropak dohain, aurrerantzean. "Udalaren helburua herritar guztiek gutxieneko baliabide eta eskubideak bermatuta izatea da. Herritarren ekimenez sortutako proiektua da hau, eta azpeitiarrek, beste behin, erakutsi dute elkartasunaren eta justizia sozialaren defentsan lana egiteko prestutasuna dutela. Hori balio garrantzitsua da guretzat, eta halako pertsonekin lan egitea plazerra da guretzat", agertu du Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu den Ainhoa Beristainek.

Gehiago irakurri

Boluntariotza lana kudeatzen jakiteko ikastaroa antolatu du Udalak

Herritarren formakuntzaren apustuarekin jarraituz, Azpeitiko Udalak boluntarioei zuzendutako ikastaroa antolatu du. "Jakin badakigu boluntario lana oso garrantzitsua dela, eta herrian pertsona ugari daudela lan hauetan. Lana, nahiz eta gogoz egin, konplexua da, izan ere zaila da arlo honetan sortzen diren zenbait gai kudeatzea. Horregatik, Gizarte Zerbitzuak sailak formazioa eskaintzea funtsezkoa ikusi du eta ikastaroa antolatu du", agertu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuak saileko zinegotziak. Ikastaroko saioak azaroaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an izango dira 09:30etik 11:30era bitartean eta saio horietan, honako gai hauek landuko dira;

Gehiago irakurri

"Portaeraren nahasmena lantzeko programa" ikastaroa antolatu du Udalak

Azpeitiarrei formatzeko aukerak eskaintzen jarraitzen du Udalak. "Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa" eta "Mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan, Etxez etxeko laguntzaile eta janari erabiltzaile" ikastaroak antolatu ondoren, Azpeitiko Gizarte Zerbitzuak sailak "Portaeraren nahasmena lantzeko programa" ikastaroa prestatu du, Lahar elkartearekin batera. Ikastaroa urriaren 27 eta 29an eta azaroaren 3an izango da, 17:00etatik 20:15era, Sindikatu Zaharreko gela handian. Formakuntza saio berria menpekotasun zaintzaileentzat, familiakoentzat edo langileentzat zuzenduta dago eta bertan, Dementzia, motak, sintomak eta eboluzioa, Pertsonaren portaera, Pauta konkretuak arazo espezifikoen aurrean eta Beste arazo egoeren aurrean batik bat pertsona nagusien harremanetan, eta bereziki dementzia kasuetan, nola egin aurre gaiak landuko dira. Interesatuek urriaren 23 baino lehen eman behar dute izena Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailean edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta.

Gehiago irakurri

Mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan, Etxez etxeko laguntzaile eta janari erabiltzaile ikastaroan izena emateko epea zabaldu da

Azpeitiko Udal Gizarte Zerbitzuak sailak, Lanbiderekin batera, Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan eta osasun arreta ematea, Etxez etxeko laguntzaile eta janari erabiltzaile formakuntza saioa antolatu du. Ikastaroko saio teorikoak azaroaren 2an hasiko dira eta apirilaren 27an amaitu, eta jarraian, saio praktikoak egingo dira ekainaren 24ra arte. Izena eman nahi dutenek urriaren 15 bitartean egin dezakete Lanbiden eta lehen mailako ikasketa ziurtagiria edota eskola-graduatu titulua aurkeztea ezinbestekoa izango da.

Gehiago irakurri