- Udala
Izen emate batzuk hasi berri, beste batzuk amaitzear
2025/09/22Norbere gustu eta interesen arabera aukeratu ahal izateko, kultur, hezkuntza, kirol, euskara, parekidetasun nahiz gazteria arloko ikastaro, tailer, jarduera nahiz zerbitzuak dituzte aukeran herritarrek.
Azpeitiko Udalak, beste eragile batzuekin elkarlanean, eskaintza zabala prestatu du aurtengo ikasturterako. Parte hartu ahal izateko, izena eman behar da ikastaro batzuetan, eta komeni da datekin adi ibiltzea, aste honetan amaituko baita epea batzuetan.
Izena emateko azken eguna:
- Literatura, Arte eta Historia ikastaroa. Irailak 26.
- Euskara ikastaroak. Irailak 26.
- Amak Tribuan. Irailak 26.
- Ludotekak eta Gaztelekua. Irailak 26.
- Sorginorratzak (8-12 urtekoentzak). Irailak 28.
- Euskal Herriaren historia. Urriak 1.
- Emakume Txokoko ikastaro, ekintza eta parte hartze guneak. Urriak 3.
- Kirol ikastaroak. Amaituta, baina talde berrietako izen ematea zabalik.
